Erandioztar batek irabazi du Berako pintura-lehiaketa

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 25a, 17:15

Jose Miguel Arranz de Juan, saria eman dion lanagaz. TTIPI-TTAPA FUNDAZIOA

Jose Miguel Arranz de Juan pintore erandioztarrak irabazi du Berako Pintura Lehiaketa, 1.000 euroko sariagaz batera. Gure Txokoa elkarteak antolatuta, 28 sortzaile bildu ziren pasa den domekan Nafarroa Garaiko herrian, nork Beraren bere ikuspegia hartzeko. Arranzek zubiaren inguruko gunea aukeratu zuen eta konposizio horri esker nagusitu zen. Bigarren lekuan geratu zen Esteban Oroz eibartarra; 600 euro eskuratu zituena. Epaileak Javier Sagarzazu, Josu Urtizberea eta Juan Carlos Olaetxea pintoreak izan ziren. Antolatzaileen aburuz, arrakastatsua izan da hamaikagarren edizioa. Aurrekoa egin zenetik 22 urte pasa dira.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun