Ordutegia 18:00etatik 20:00etara izango da, udaletxearen atzealdean, Altzagako Santi Brouard plazan. Zerbitzuak beste helburu batzuk ere badauzka, berbarako: zailtasunak gainditzen lagundu, baliabideak ezagutarazi, informazioa eta prestakuntza eman, eta sexualitatearen gaineko tailerrak antolatzea. Zerbitzua doakoa da, ahotsa lantzeko eta autodefentsa feminista tailerrak legez. Biak ala biak dira hamar ordukoak eta espainolez.
Bestelako ikastaro denetan, interesa dutenek ordaindu egin beharko dute. Ingeles ikastaroa kenduta, denak espainolez egingo dituzte. Izen-ematea posta elektronikoz egin daiteke, mezua infoerandio@gmail.com helbidera bidaliz.