Mozioak salatu ditu 35/02 auziaren epaia eta sententzia horrek “eskubide zibil eta politikoen defentsan” dakartzan “atzerapauso nabarmenak”, tartean aipatu lokalen eta beste 105en konfiskazioa. Erandioko ordezkarien aburuz, “egun bizi dugun egoera politiko berrian, horrelako gertaerek ez dute lekurik”. Horregatik, Udalak “salaketa irmoa” agertu eta iragarri du “bake iraunkor eta justu bat eraikitzeko uneotan, horrelako egoerak eman ez daitezen lan egingo” duela.
EH Bilduk aurkeztutako mozioari testu alternatibo batez erantzun zion PSE-EEk, botere judizialari eta boteren banaketari errespetua eskatzeko. Bigarren agiri hori ere onartu zen.