Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez, 39 urteko Bilboko emakumezko baten gorpua aurkitu du Ertzaintzak, indarkeria zantzuakaz, bere bikotekidearen Erandioko etxean, Mezo kalean. Senideek atzo, domeka, aurkeztu zuten emakumea desagertu izanaren salaketa. Salaketaren arabera, zapatu arrastitik falta zen etxetik. Hain justu, bilatzeari ekin diotenean aurkitu dute emakumearen gorpua. Ertzaintza gizonezkoa bilatzen dabil. Hala ere, biktimak jarritako genero-indarkeria salaketarik ez da egon aurretik, aipatutako iturriek adierazi dutenez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!