Euskarazko ipuin-kontalaria gaur Astrabuduan

Iker Rincon Moreno 2015ko urr. 7a, 11:50

Kontu Kantoi ipuin-kontalari taldeak "Nire bizikleta" izenburuko saioa eskainiko du gaur, eguaztena, Altzagako liburutegian. Hilaren 15ean, ostera, Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean egingo dute ekitaldia; eta hilaren 23an, Erandiogoikoko kultur etxean. Azken saio hori, 19:00etan; Altzaga eta Astrabudukoa 18:00etan hasiko dira. Ekitaldi denak ilustratuak izango dira; berbek eta marrazkiek bat egingo dute, euskaraz. 4 urtetik gorako umeentzat da ikuskizuna.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun