Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolan ikastaroak, doan

Iker Rincon Moreno 2015ko urr. 9a, 18:45

Besteak beste, pelbis-zorua indartzen erakutsiko dute. © SANTURTZIKO BERDINGUNEA

Hurrengo hiruhilekorako hainbat ikastaro antolatu ditu Emakumeen Jabekuntza Eskolak. Lehenengoan, pelbis-zorua indartzeko eskolak emango dituzte, urriaren 19tik azaroaren 30era arteko astelehen guztietan, Erandiogoikoko kultur etxean, 18:30etik 20:30era.

Urriaren 27tik 29ra, ostera, "Zure ahotsa aktibatu!" izeneko ekimena egingo dute, Astrabuduko anbulatorio zaharrean. Ordutegia 17:00etatik 20:00etara izango da, astelehenean izan ezik. Lehenengo egunean, beste ordubetez luzatuko dute. Azkenik, urriaren 20tik abenduaren 15era arteko martitzenetan, "Amatasun nahiaren mila galdera" izenburuko saioak egingo dituzte, 18:00etatik 20:30era, Behargintzan (Bekoa ikastetxea, Altzaga). Ikastaroak espainolez dira, doan. Haurtzaindegi-zerbitzua ere egongo da, laupabost egun lehenago eskatuz gero. Argibide gehiagorako edo izena emateko honako bideak erabil daitezke: 944 175 616 telefonoa eta berdintasuna@erandioko-udala.com posta elektronikoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun