Erromeria
Aurreko egunean, zapatuan, berriz, dantza-plaza egingo dute Astrabuduko Jose Andres Mendiguren plazan, 19:00etatik 20:30era. Erromeria horretan, txistulari, albokari eta trikitilariek aukera emango dute “euskal dantzak praktikan jarri edo ikasteko”, Trabuduko kideek azaldu dutenez.
Azkenik, dantzari-taldeak iragarri du oraindino matrikulazioa zabalik dagoela euskal dantza eta musika ikasteko tailerrean. Besteak beste, alboka, txistua, trikitia, panderoa eta txalaparta joten ikasiko dute. Izena eman gura dutenek Mendiguren plazako Trabuduren egoitzara joatea besterik ez dute egin behar. Era berean, dantzari-taldearen posta elektronikora mezu bat ere idatz dezakete: trabududantzaritaldea@gmail.com.