Orain dela sei urte, Condek eta Salvadorrek elkartasun-proiektu bat abiatu zuten, eta Melbournen egingo dute proiektu horren azken aurreko etapa. Olinpiar eta Paraolinpiar Jokoak hartu dituzten hiriak bisitatu dituzte proiektuagaz 2009tik hona, horietan maratoiak egiteko. Melbourne ere egoitza olinpikoa izan zen, 1956an. Azken lasterketa, ordea, berezia izango da: udaberrian Stoke Mandeville-n egingo dituzte 42,195 kilometroak. Ingalaterrako Buckinghamshire konderriko udalerri horretan asmatu zituzten Gurpil-aulki gaineko eta Anputatuen Munduko Jokoak, 1948an. Gerora, 1960an Erroman abiatu zituzten Paralinpiar Jokoetarako inspirazio izan ziren Stoke Mandevilleko jokoak.
Gizarte-etekina
Salvadorrek eta Condek 150.000 euro batu dituzte elkartasun-probetan, eta diru hori banatu egingo dute irabazteko asmo bako 90 elkarteren artean.