Pasa diren 80 urteotan, eskolak milaka gazteri eman die heziketa, Laureano Jado sortzailearen asmoei jarraituz. Izan ere, Jadok "Erandioko ume denei kalitatezko hezkuntza bermatzea" gura zuen, zentroaren berbetan. Era berean, Jadok ezarri zuen katolikoa izango zela heziketa, "ikasleen formakuntzan balioen iturria izan zedin". Kontuak kontu, hainbat kongregaziori azterketa egin ondoren, Jado Fundazioak kontratua sinatu zuen Maristakaz, 1934ko maiatzaren 24an.