Denera, 108.872,97 euroko aurrekontua dauka eginbehar horrek. Hori dela- eta, Erandiok diru-laguntza eskatu zion pasa den uztailean Energiaren Euskal Erakundeari. Daborduko, lanen hiru laurdenak amaitu dituzte, eta 58 luminaria baino ez dira geratzen aldatzeko, Asua eta Erandiogoikoren artean, Avanzada errepidean.
Dirua ere aurreztuko da
Orain arteko kontsumoa orduko 180.729 kilovatiokoa izan da. Hobekuntzen ostean, 40.020 kilovatiokoa izango da, %77,86 aurreztuko baita.