Adierazpenean, Erandioko Udalak "elkartasun osoa" adierazi dio Kolonbiako herriari, eta, bereziki, emakume, ume, afrokolonbiar, komunitate indigena eta "herritar ahulenei", 50 urte baino gehiago iraun duen "gatazka sozial eta armatuak" gehien kolpatu dituenak direlako.
Elkarrizketetan dabiltzan aldeei, ostera, eskatu diete "memorian, egian, erreparazioan eta justizian oinarritutako bake iraunkor eta egonkorra lortzeko ahaleginari eusteko".
Azkenik, Erandioko alderdiek bermeak eskatu dituzte, bakea eraikitzeko prozesuan, gizarte osoak parte hartzeko , demokrazia sakontzeko eta Kolonbiako gizon-emakume denen adiskidetzea lortu ahal izateko.