Erandiok eta Bilbao Athleticek lagunarteko partida jokatuko dute etzi, eguaztena, Ategorri futbol-zelaian. Erandioko Kirol Elkarteak zabaldutakoaren arabera, litekeena da Athleticeko lehenengo mailako futbolari batzuek ere partidan parte hartzea. Dema 19:30ean hasiko da eta sarrera denek prezio bera izango dute. Umeak doan sartu ahal izango dira. Ekimena iaz abiatutako klubaren mendeurrenean kokatzen da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!