Ondorioz, Zamudio eta Teknologia Parkearen arteko autobusaren ordutegia ere aldatu da. Astelehenetik barikura, eta goizeko 7:18tik 9:18ra arte, autobusa 20 minuturo aterako da Zamudiotik; eta astelehenetik eguenera, eta 16:05etik 19:45era arte, 20 minuturo irtengo da Parketik. Barikuetan, aldiz, ordu hauetan aterako da Parketik: 13:15, 13:45, 14:05, 14:25 eta 14:45.
Bestalde, lanen eraginez, Ola eta Loruriren arteko tren zerbitzua bertan behera gelditu da eta horren ordez autobus zerbitzu bat ipiniko dute. Autobusak orduro aterako dira noranzko bietarantz. Lanegunetan, goizeko lehenengo autobusa 05:37an aterako da Loruritik; eta 06:21ean, Sondikatik. Azken autobusa 22:37an irtengo da Loruritik; eta 23:20an, Sondikatik. Zapatuetan, domeketan eta jaiegunetan, autobusak 07:37tik 22:37ra aterako dira Loruritik orduro; eta 08:01etik 23:21era Sondikatik. Geralekuak hauek izango dira: Uribarri kalea, 33 (Loruri), Bizkaibuseko geralekua (Ola) eta tren geltokiaren aurrean (Sondika).
Lorurira joan nahi duten erabiltzaileek Sondikan trenetik jaitsi eta autobusa hartu beharko dute. Itzultzeko, berriz, autobusez egin ahalko dute bidaia osoa. Autobusak tren geltokitik hurbil dauden geralekuetan egingo ditu geldialdiak. Azkenik, trenek Olan ere egingo dute geldialdia zapatu gauean.