Erandioko Berbalagunak minak astintzen hasi dira

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 5a, 17:04

Berbalagun ekimenean parte hartzen duten hainbat lagun.

Pasa den barikuan, Berba­lagun ekimena aurkeztu zuten Astrabuduan, mintzapraktika egin gura duten lagunek izena eman dezaten. Kalejiran irten ziren kaleetatik, trikiti-doinuak alaituta.

Izan ere, Leire Hernandezek azaldu duenez, "normalean, berbalagun-taldeak taberna barruan batzen dira, eta kalean euskara ez da gehiegi sumatzen. Horregatik, gaurkoan euskara kalera atera gura izan dugu".

Hernandez Berbalagun ekimeneko dinamizatzailea da, eta aurtengoa bere 3. urtea da. Pasa den ikasturtean, 50 bat lagun batu ziren elkarregaz euskaraz berba egiteko. Aurten, oraingoz, hiru talde osatu dituzte (16 pertsona), eta beste 5 lagun zain daude. Hala ere, edozein unetan eman daitekeenez izena, iazko marka gainditzea espero dute. Gurasolagunak eta dantzari-taldea ere atera gura dituzte. Izena honako posta elektronikoaren bidez eman daiteke: berbalagunerandio@gmail.com

Hurrengo ekimenak

Azaroaren 20an, barikua, Bat-batean bertso musikatuen saioa izango dute Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean. Ikuskizun horretan, Oskar Estanga eta hainbat musikariek munduko hainbat doinu erabiliko dituzte. Hilaren 22an, domeka, ostera, "Landare inbaditzaileak" goiburuko berba-txangoa izango da, Gorka Menendezek gidatua. Ekimen biak doakoak dira, baina berba-txangora joateko, aurretik izena eman beharra dago, honako posta elektronikoan: berbots@gmail.com

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun