Bozkatzeko eskubidea bermatuta duten edo dagokien hauteskunde-zentroa zein den jakin gura duten erandioztarrek astelehena izango dute hori egiteko azken eguna. Zerrendak ikus daitezke udaletxeko Idazkaritza Nagusian zein Astrabuduko Mezo kaleko udal bulegoan, goizeko 09:00etatik 14:00etara. Erreklamazioren bat egiteko ere astelehena dute azken eguna.