Izan ere, zapatuan talde bi egingo dituzte. Lehenengoan, bost eta zazpi urte bitarteko gaztetxoak batuko dira, Zornotza zeharkatu eta hainbat jolas egiteko. Bigarren multzoa zortzi eta hamasei urte bitartekoena izango da. Horiek bai, horiek pintura-gerra egiteko aukera izango dute. Izena aurretik eman beharra dago, eta irteera egiteko zenbatekoa, ordaindu. Txikienen kasuan, zazpi euro izango dira, eta "paintball"-erako, ordea, hogei.