Trantsizio energetikoaz mintzatuko dira bihar Astrabuduan

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 12a, 18:45

Haize-errotak. CC-BY-NC-ND DANIEL RUBIO

Erandioko Ahal Duguk eta Ganemos Erandio hautesle-elkarteak antolatuta, bihar, barikua, "Transicion energetica" goiburupeko berbaldia izango da Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean, 19:30ean.

Bertan Zuiako Udaleko kide batek azalduko du administrazio publikoek energia-iturri berriztagarriak kontrata ditzaketela kontsumoaren %100 estaltzeko. Era berean, Goiener enpresako partaide batek "alternatiba errealak" eskainiko dizkie "sektore elektrikoaren oligopolioaren aurka" daudenei. Azkenik, Borja izeneko herritar batek elektrizitate-autokontsumo arrakastatsuaren esperientzia bat kontatuko du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun