Kukutza eta Kortxoenea, gogoan
"Kalezulok herriaren mesedera dagoen tresna izaten jarraituko duela" ziurtatu zuten gazteek, nahiz eta "kalean ere segituko" dutela esan, "kalea geurea, zuena, guztiona delako". Era berean, "botereak eraitsi dituen ametsen fabrikak diren gaztetxe denak gogoan" izan zituzten; batez ere, Errekaldeko Kukutza eta Donostiako Kortxoenea. Izan ere, "gaztetxeak gaur egungo sistemari aurre egiteko tresnatzat" jo zituzten, "gure eskaintza alternatiboak min" egiten diola aldarrikatzeaz gainera. Urtemuga-ekitaldiak etzi, zapatuan, amaituko dira.
Egitaraua
Azaroak 21, zapatua
11:30 Umeentzako tailer eta antzezlana, Trantxi, Trontxi eta Truntxi pailazoakaz, Irailaren 23a plazan, udaletxearen aurrean.
13:00 Polka erraldoia, Koliseoan, eta triki-poteoa, Kalezulo gaztetxeraino.
15:00 Gazte-bazkaria.
Ostean, "Probatu ez duenak ez daki zer den hau", Gasteizko gaztetxearen dokumentala.
18:00 Lorezaintza.
19:00 Beti-Lagun tabernaren agurra: Amagoren emanaldia, eta ezustekoak.
21:00 Kontzertua: Bastards On Parade (Galizia), Garilak 26; ekitaldia eta DJ Asuran.