Ekimena Erandioko Athletic Goitiko Taldeak antolatu du. Zale-taldeak seigarren urtemuga bete zuen pasa den udan. Dozena erdi urte horietan hamaika jarduera antolatu ditu Goitikok, berbarako: Athletic Eguna, nekazaritza-azoka ekologikoa, indaba-jana, eta elkartasun-martxa.