Iluntzean emango diote azken agurra Luis Maria Zuazori

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 24a, 14:15

Luis Maria Zuazo "Txolo" eta Erandioko beterano talde bat. © ERANDIOKO KIRIOL ELKARTEA

Erandioko Kirol Elkarteko idazkari eta presidente izan zen Luis Maria Zuazo Uriarte "Txolo", herenegun zendu zen, Erandion, 85 urte zituela. Gaur egingo diote elizkizun-hileta Altzagako San Agustin elizan, 19:00etan. Erandioko klubak "senideen minagaz bat egin" eta bere atsekabea agertu du. Zuazo talde zuri-urdinaren zuzendaritzan egon zen garaietan, besteak beste, kluba Hirugarren Mailara bueltatu zen, Ategorriko harmailak zaharberritu ziren, futbol-zelaia drainatu zen eta Erandiok 75. urteurrena ospatu zuen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun