Ekitaldi internazionalista izango da etzi Astrabuduan

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 25a, 18:08

Ekimenaren kartela.

Etzi, barikuan, “Hego Amerika berriaren kolore eta ahotsak” topaketa izango da Astrabuduan. 18:00etan, eta argazki-erakusketa ere egingo dute Josu Murueta kultur etxean. Ostean, 19:30ean, etorkin hegoamerikarrez eta Latinoamerika eraikitzeaz mintzatuko dira.

Azkenik, 21:00etan, elikagaien eta arti­sautzaren erakusketa paratuko dute pla­zan, dantzaz eta musikaz alaituta. Ekimena Jorge Freytter elkarteak eta Erandioko hainbat hegoamerikarrek antolatu dute, Ahal Dugu eta EH Bilduren babesagaz. Erandiok Kolonbiaren bake-prozesuari babesa emateko mozioaren jarraipentzat jo dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun