Eguaztenean, genero-ikuspegia duen hiri-diagnostikoaren aurkezpena egingo dute Behargintzako egoitzan, Desanexio kalean, 19:00etan. Bertan, emakume taldeakaz auzoz auzo egin den diagnostikoaren ondorioen berri emango dute. Abenduaren 3an, berriz, "El Cairo 678" film egiptoarra eskainiko dute, leku berean, 18:30ean. Ostean, Isabel Bernal autodefentsa irakasleak berbaldia emango du.
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun