Antolatzaileek azpimarratu dutenez, “euskara ez dela egun bateko edo funtzio gutxi batzuetarako hizkuntza aldarrikatu gura dugu Erandioko euskaltzaleok”.
Deialdi horregaz bat egin dute, honako eragileek, besteak beste: Erandioko Musika Eskolak, Goi-Alde, Trabudu eta Uztargi dantza-taldeek, ikastetxeek, IGEek, EGAk, Gautxorik, udalerriko abesbatzek eta kantaguneak, Auzokoa Herrikoi elkarteak, Gurari txistulari-taldeak, Erandioko Kirol Elkarteak eta Berbotsek. Era berean, Euskara Zerbitzuaren babesa izan dute. Erakunde horrek eta Berbotsek berbodromoa antolatu dute abenduaren 3rako. Euskaltzaleakaz izango dira Itziar Ituño aktorea, Maria Rivero eta Iker Villa musikariak eta Alberto Iñurrategi eskalatzailea.
Egitaraua
Azaroak 27, barikua
17:00 Txistulariak eta umeentzako tailerrak, Erandiogoikoan.
18:30 Ipuin-kontalaria.
19:15 Bertso-papera eta koreografia.
19:50 Kalejira, Gizarte-etxetik plazara.
20:15 Triki-kanta jira, eta soka-dantza.
22:00 Euskal kanta-afaria, Taberna Ibiltariagaz, Dandaka jatetxean. Sarrerak daborduko salgai daude tabernan, 20 euroan.
Azaroak 28, zapatua
12:00-15:00 Umeentzako tailerrak, kale-animazioa, dantza, txalaparta, trikitilari, pandero-joleak eta bertsolariak, Josu Murueta plazan.
Abenduak 3, eguen
10:00 Berbodromoa, Itziar Ituñok aurkeztuta, eta Alberto Iñurrategi, Maria Rivero eta Iker Villaren parte-hartzeagaz, Altzagako Azoka zaharrean.
11:30 Txokolate-jana, Azoka zaharrean.
18:30 Kalejira musikariakaz, Irailaren 23a plazatik.
Ondoren Euskarak 365 Egun Erabili, Erabizi ekitaldia, berba, musika, kantu, dantza eta txokolateagaz, Erandioko metro-geltokiaren zabalgunean. Eguraldi txarra eginez gero, Azoka zaharrean egingo da.