Erandion erroldatutako 17 eta 23 urte bitarteko gazteei Erandioko Udalak 150 eurorainoko diru-laguntza emango die gidabaimena lortzeko azterketa teorikoa euskaraz egin eta gainditzeagatik. Era berean, 100 euroko erregai-txartelak zozkatuko dituzte. Kanpainan, honako autoeskolek parte hartzen dute: Altzagak, Ariasek eta Gaztedik.