Saria hiru ordainsaritan banatuko du; bakoitza 600 euroko txeke bat izango da, bazkidetutako dendetan gastatzekoa. Parte hartu gura duenak elkarteko dendetan erostean, txartelak eska ditzake abenduaren 22ra arte. Daborduko, 50.000 baino gehiago banatu dituzte. Era berean, auzoko argazki zaharrakaz osatutako egutegiak ere banatuko dituzte. Bestalde, erakusleihoen lehiaketa egingo dute, sari interesgarriakaz. Azkenik, bezeroek deskontu-txartel berria eska dezakete.