Errotuluak euskaraz jartzeko laguntzak abenduaren 16ra arte eska daitezke Erandion

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 11a, 20:42

Hilaren 16an amaituko da errotuluak euskaraz, edo euskara eta gaztelaniaz ipintzeko diru-laguntzak eskatzeko epea. Erandioko Udalak kostuaren %50a (gehienez, 500 euro) emango du euskarazko errotuluak saltoki, fabrika edo ibilgailu komertzialetan jartzeagatik. Elebidunetan, %25ekoa da. Argibide gehiagorako Erandioko Udal Euskara Zerbitzura jo daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun