Gabonak Uribe Kostan

Kultur agenda oparoa dute erandioztarrek Gabonetan

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 18a, 13:23

Olentzero eta Mari Domingi Erandiogoikoan. © GOI-ALDE

Olentzero, Mari Domingi eta Gabonetako oporren zain daude daborduko Erandioko neska-mutilak. Gertu dauzkate hirurak, hamaika jolasegaz batera. Bitartean, hamaika kultur ekimenez goza dezakete erandioztarrek.

Egitaraua

Abenduak 18, barikua

19:00 Erandioko Musika Eskolaren Gabonetako kontzertua, Josu Muruetan.

19:00 Herrikoi elkartearen txakolin-tailerra, Erandiogoikoko gizarte-etxean. Euskaraz. Doan.

Abenduak 19, zapatua

17:00 Haur-zinema: Inside Out (Del Reves), Josu Murueta plazan. 2€.

19:00 Takolos irrati-klubaren Gabonetako photocall-a, Josu Murueta plazan. Doan.

Abenduak 19 eta 20

11:00-14:00 / 16:00-19:00 Umeentzako jolasak eta tailerrak, Erandiogoikoko gizarte-etxean. Zapatuan, magia-ikuskizuna egingo dute, 19:00etan, euskaraz. Doan.

Abenduak 20, domeka

17:30 Umeentzako diskoteka ibiltaria, Erandiogoikoko Euskadi plazan. Doan.

Abenduak 21, astelehena

Egun osoan Gabon Postal Lehiaketaren erakusketa, urtarrilaren 6ra arte, Josu Muruetan. Doan.

Abenduak 22, martitzena

18:00 Erandioko Emakumeen Elkartearen Gabonetako jaia, Azoka zaharrean. Doan.

Abenduak 23, eguaztena

17:00 Gabon-jaia, Kukularrako frontoi txikian.

18:30 Olentzeroren kalejira, Erandiogoikotik.

19:30 Olentzeroren etorrera, Kukularran.

Abenduak 24, eguena

17:00 Olentzerori harrera, Azoka zaharrean.

18:00 Kalejira, Astrabuduko Ignacio Aldekoa ikastetxetik Mendiguren plazara.

18:30 Kalejira, Azoka zaharretik udaletxera.

20:00 Antzezpena, Irailaren 23a plazan.

Abenduaren 26tik 30era

11:00-14:00 / 16:00-19:00 Umeentzako Gabonetako Parkea UGP, Altzaga kiroldegian. Doan.

19:30 Umeentzako antzerkia (domekan, dantzaldia), Azoka zaharrean. Euskaraz. 2 €.

Abenduak 27, domeka

10:00 Elikagai Bankuaren aldeko Athletic Goitikoren martxa, Josu Murueta plazatik.

Urtarrilaren 2tik 5era

11:00-14:00 / 16:00-19:00 UGP, Astrabuduko kiroldegian.

19:30 Umeentzako antzerkia (zapatuan, magia-ikuskizuna) Josu Muruetan. Hilaren 5eko, saioa 13:00etan da. Euskaraz. 2€.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun