Gabonetako hainbat egunetan ez da ibiliko Erandiobusa

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 21a, 13:12

Erandiobusa. © ERANDIOKO UDALA

Gabonetako jaiak direla-eta, Erandiobusaren zerbitzuan hainbat aldaketa izango dira datozen asteotan; erabiltzaileek kontuan hartu beharko dituzte. Abenduaren 24an eta 31n, zerbitzua 20:00etan etengo da. Beraz, Enekuritik zein Martiartu dorretxetik ordu horretan abiatuko da azken irteera. Abenduaren 25ean, eta urtarrilaren 1ean eta 6an, Gabon egunean, Urteberri egunean eta Errege Magoen egunean, Erandiobusa ez da udalerritik ibiliko, zerbitzua erabat etenda egongo baita egun horietan. Gabonetako bestelako egunetan, udalerriko autobus lineak ez du aldaketarik izango, eta ohiko maiztasuna izango du. Halere, Erandioko Udalak barkamena eskatu du aldaketa horiek sor ditzaketen eragozpenengatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun