Lehenengo ekimena 19:00etan izango da, eta Oier Kamiruaga Erandioko Motagane txakolindegiko kideak txakolin-tailerra gidatuko du. Ikastaroa doakoa baina aurretik izena eman beharko da, 656 778 282 telefonoan. Ordu bat beranduago, Ander Trabudua trikitilari erandioztarrak jarriko dio musika triki-jirari. 20:00etan da hitzordua, Erandiogoikoko Dandaka tabernan.