Istripua Bi-604 errepidean jaso zen atzo, 14:50ak aldera. Bilbotik zetorren autoa galtzadatik irten eta geralekuaren hesia apurtu ondoren, ibilgailua iraulita geratu zen errepidetik kanpo.
Gidari batek talka egin zuen atzo, domeka, Enekuriko autobus geraleku baten hesiaren aurka, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak albiste-agentziei jakinarazi dienez. Istripuaren ondorioz, gidaria autoan itxita geratu zen eta bertatik erreskatatu behar izan zuten. Gizonezkoa zauriturik eroan zuten Basurtuko ospitalera.
Istripua Bi-604 errepidean jaso zen atzo, 14:50ak aldera. Bilbotik zetorren autoa galtzadatik irten eta geralekuaren hesia apurtu ondoren, ibilgailua iraulita geratu zen errepidetik kanpo.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!