Pertsona bat zauritu da Asuan, auto-istripuan

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 11a, 12:30

Trafiko-kamerak hartu du istripua. © EUSKO JAURLARITZA

Gazte bat zauritu da gaur goizean Erandion izandako auto-istripuan eta Gurutzetako ospitalera eroan dute anbulantziaz. Biktima 28 urte ditu eta sestaoarra da. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak zabaldu duenez, istripua goizeko 09:20ak pasatuta jaso da, Asuan, N-637 errepideko 12,3 kilometroan, Erletxerako noranzkoan. Ertzaintza ikertzen dabilen arrazoiak direla medio, zazpi ibilgailuak talka egin dute. Istripuak auto-ilara luzeak eragin ditu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun