Iglesias pasa den irailean zendu zen eta berari zor dio klubak gaur egun duen arrakastaren zati garrantzitsu bat. Era berean, zaleen maitasuna bereganatu zuen urte luzez. Kontuak hala, klubaren kide denek ondo etorria eman diote Escamezi eta “poz-pozik” agertu dira “erronka berri” hartuko duelako. Era berean, klubeko partaideek espero dute futbol-taldea “gutxika-gutxika hazten jarrai dadila”, kirol arloari dagokionez. Escamezek Aritz Monasterioren, Aitor Urcelayren eta Iñigo Fernandezen laguntza izango du, futbol federatuan, eskola-futbolean eta Futbol-eskolan, hurrenez hurren.