Erandion Euskaraz Berbots taldeak jakinarazi duenez, Kanpomartxo euskaltzaleen festaren 22. edizioa martxoaren 20an antolatuko dute aurten, Martiartun. Gabonetako oporretatik bueltan, Berbotseko kideek uste dute "lanari ekiteko garaia heldu" dela. Kontuak hala, konbentzituta daude aurten "Kanpomartxo zoragarria egingo" dutela, "zuon ideiak, zuon laguntza, zuon lana, eta zuon ilusioari esker". Gura duten herritar denen parte-hartzea ahalbidetzeko eta iritzi, iradokizun, ekarpen eta lanak elkartrukatzeko, "bileratxoa" egingo dute urtarrilaren 20an, eguaztena, 19:15ean. Deialdia Berbotsen lokalean jarri dute, Altzaga auzoko Bekoa ikastetxeko 2. solairuan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!