Astrabuduko jai-batzordeak premiazko batzarra deitu du barikuan

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 13a, 10:30

Astrabuduko jaietako artxiboko irudia. © ERANDIOKO UDALA

Astrabuduko Ulpiano jai-batzordearen kide kopurua behar baino txikiagoa da hainbat lagunek kolektiboa utzi ostean. Hori dela-eta, laguntza eskatzera behartuta ikusi du bere burua eta herritarrengana jo du, "jai ikaragarri hauek antolatzen jarraitu ahal izateko". Kontuak hala, barikuan, urtarrilaren 15ean, batzarra egingo dute Josu Murueta kultur etxeko musika eskolako areto nagusian, gura duten auzokideek jai-batzordea ezagutu eta bertan parte hartzeko. Hitzordua 19:30ean ipini dute. Gogorarazi dutenez, "Astrabuduko jaiak zuen esku daude! Anima zaitezte!".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun