Astrabuduko futbolariak kromo bihurtuko dituzte

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 20a, 09:00

Erregional Akoen hamaikakoa. © ASTRABUDUAKO FUTBOL TALDEA

Datozen egunotan, Astrabuduako Futbol Taldeak aurkeztuko du klubaren kromo-album ofiziala, 2015-2016 denboraldikoa. Bertan, kirol-elkartearen adin denetako taldeak agertuko dira eta txikienek eta ez hain txikiek euren burua, lagunena, haurrena... topatu ahal izango dute. Bilduma egiteko, kromoak eskuratzeko sei leku iragarri ditu Astrabuduko klubak. Haietako bost Astrabuduan bertan daude, baina astrabuduazaleak edonon daudenez, Altzagan ere izango dute bilduma bukatzeko aukera. Albuma Cromogal enpresagaz egin du klubak, pasa den denboraldian Plentziako Kirol Elkarteak egin zuen legez.

Kromoen banaketa-puntuak

Estibaliz loteria-denda, Etxegorri kalea, 6. Astrabudua.

Ikusi-makusi prentsa-denda, Atxabidea kalea, 2. Astrabudua.

Candy Shop elikagai-denda, San Lorentzo kalea, 15. Astrabudua.

Kintone bideo-kluba, Mezko kalea, 15. Astrabudua.

Alfil.be liburu-denda, Mezo kalea, azokaren aurrean. Astrabudua.

Urtebetetze gozoki-denda, Bereterretxe kalea, 2. Altzaga.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun