Erandioko Ahal Dugu (Podemos) alderdi politikoak taldearen batzarra egingo du bihar, eguaztena. Bileran gai bi izango dituzte hizpide: Udala eta hurrengo Udalbatza, alde batetik; eta Erandioko taldearen beraren antolakuntza. Ohi den legez, Ahal Duguk iragarri du batzarra irekita dagoela hurbildu gura dutenen parte-hartzeari. Hitzordua Astrabuduko Josu Murueta kultur zentroko areto urdinean jarri dute, 19:30ean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!