Horretarako, partaidetza@erandioko-udala.net posta elektronikora mezua bidaliz zein Erandioko Udalak Facebook-en duen kontuan egin daitezke iradokizunak, beti ere otsailaren 5a baino lehen. Jasotako proposamenak dagokion udal batzordera bideratuko dituzte: Osasun Publikoa, Kontsumoa, Berdintasuna, Emakumea eta Kirolak Informazio Batzordera, alegia. Bertan erabakiko dute proposamenik egokiena, kirol-instalazio bakoitzarentzat.