Daborduko gazte erandioztarrek izena eman dezakete 49 ikastaro, tailer eta ekimenetan parte hartzeko. Inskripzioagaz batera, 3 eta 250 euro bitartean ordaindu beharko dituzte, ikastaroaren arabera. Izen-ematea ixtear dituzten saioak honakoak dira: pilates eta zumba, hilaren 29an; eta inteligentzia emozionalaren tailerra, mintza-praktika ingelesez, eta ur-sorospena, otsailaren 5ean. Azken ikastaro hori egin ahal izateko, interesdunek aurretik lehenengo sorospenen diploma indarrean izan eta proba fisikoa egin beharko dute: 200 metro igeri egin lau minutu erabiliz gehienez, eta 25 metro urpean igeri egin. Klaseak otsailaren 16tik martxoaren 20ra izango dira; martitzen eta barikuetan teorikoak, eta zapatuetan, berriz, praktikoak.
Argibide gehiagorako, 946 025 891 telefonora deitu edo gazteinfo@erandioko-udala.net posta elektronikora idatz daiteke.