Pedro Ruiz eta Joaquin Ponte Altzagan izango badira ere, Begoña Alabazan ere bada haiekaz batera "Magic txirularen" ahotsa eta gorputza. Hiruren bidez, herri-ipuinetako oinarrizko elementuak dituen historia ezagutuko dugu: anaien arteko tira-birak, amaorde maltzurrak eta aurkikuntza-bidaiak, besteak beste. Osagai horiek guztiak agertuko dira abenturez eta musikaz beteriko txirula magikoaren ipuin dibertigarri horretan.