Klubak proba bakoitzeko izen-ematearen %50 ordainduko du, gehienez jota 30na euro proba bakoitzeko. Bazkide bakoitzari emango zaion urteko laguntza-kopuru osoa ez da 100 euro baino handiagoa izango. Laguntzak proban parte hartu ostean emango dira, horretarako onartu den aurrekontua agortu ez bada. Zuzendaritza Batzordeak 2016. urterako aurreikusitako funtsa 1.000 eurokoa da; halere, aurrerago handitu liteke, klubak horretarako aukera badu.
Laguntza jaso ahal izateko bazkideek frogatu beharko dute probak mendi-izaera duela, prezioa publikoa dela, izen-ematean Atxazpe mendi-taldeko kide gisa agertzen dela, ordainagiria dutela, proban parte hartu dutela (argazkiz, sailkapenaz edo beste era baten bidez) eta Zuzendaritza Batzordeak eska dezakeen beste baldintzaren bat betetzen duela. Azkenik, aurten bazkide egin edo egingo direnek ez dute laguntzarik jasotzeko eskubiderik izango.