Klub plentzitarrak zabaldu duenez, lau izango dira gai-zerrendako puntuak: aurreko aktaren onarpena, hauteskunde-egutegia finkatzea, hauteskunde batzordea aukeratzea eta bazkideek egin litzaketen galde-eskeak.
Etzi, barikuan, ez ohiko Batzar Orokorra egingo du Plentziako Kirol Elkarteak. Hitzordua Errotabarriko futbol-instalazioetan ipini dute 19:00etan. Bigarren deialdia 19:30ean izango da. Bazkideek mahai gainean izango dute zuzendaritza batzorde berria aukeratzeko hauteskundeen prozesua.
Klub plentzitarrak zabaldu duenez, lau izango dira gai-zerrendako puntuak: aurreko aktaren onarpena, hauteskunde-egutegia finkatzea, hauteskunde batzordea aukeratzea eta bazkideek egin litzaketen galde-eskeak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!