Antolatzaileek jakinarazi dutenez lasterketak 10:30ean hasiko dira; eskolako umeak izango dira lehenak korrika egiten eta euren zirkuitua 500 metrotakoa izango da. Hainbat kategoria pasa ostean, 11:45ean familientzako lasterketa izango da, 750 metroko zirkuituan, eta ordu erdi beranduago maila absolutukoa, 2.300 metroko zirkuituan. Irteera eta helmuga Tartanga kalean egongo dira, kiroldegiaren aurrean. Erandioko Atletismo Eskolak 1.300 parte-hartzaile espero ditu. Lasterketa baliatuta, eskolak behartsuen aldeko elikagai-bilketa egingo du.