Garraio-enpresak zabaldu duenez, zerbitzuaren ezaugarriak honako hauek izango dira:
Lutxanatik Lezamara noranzkoan
Barikuan, hilak 12
Gau osoan tren-zerbitzua izango da; trenak Lutxanatik irtengo dira honako orduetan: 23:09, 00:02, 02:00, 05:00, 05:31 eta 06:00etan.
Zapatuan, hilak 13
Ohiko gaueko zerbitzua tren bereziakaz indartuko dute. Horri esker, orduro trena abiatuko da Lutxanatik: 23:09, 00:02, 01:00, 02:00, 03:00, 04:00, 05:00, 05:31 eta 06:00etan.
Lezamatik Lutxanara noranzkoan
Barikuan, hilak 12
Gau osoan tren-zerbitzua izango da; trenak Lezamatik irtengo dira honako orduetan: 23:35, 00:30, 05:30, 06:00 eta 06:30ean.
Zapatuan, hilak 13
Ohiko gaueko zerbitzua tren bereziakaz indartuko dute. Horri esker, orduro trena abiatuko da Lezamatik: 23:35, 00:30, 01:30, 02:30, 03:30, 04:30, 05:30, 06:00 eta 06:30ean.
Argibide gehiago gura izanez gero, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakira jo daiteke. Horrez gainera, geltokietan eta geralekuetan informazioa eska daiteke eta baita Euskotren.es webgunean eta @euskotrenEJGV Twitter kontuan.