Batetik, XV. Ipuin eta Narrazio Lehiaketan parte hartzeko, adinaren araberako lau maila daude: 8 urte artekoak, 9-10 urte bitartekoak, 11-13 urte bitartekoak, eta 14 urtetik gorakoak. Gaia librea da, baina lanek euskarazkoak eta gehienez 6 orrialdekoak izan beharko dute; gainera, parte-hartzaile bakoitzak lan bi aurkeztu ahalko ditu, gehienez. 50-150 euro bitarteko balioa duten txartel-sortak izango dira sariak, udalerriko denda laguntzaileetan erabiltzeko.
Bestetik, V. Betsopaper Lehiaketan, adinaren araberako 3 maila daude: 12 urtera artekoak (A), 13-16 urte bitartekoak (B) eta 17 urte baino gehiagokoak (C). Gura beste bertso-sorta aurkez daitezke, baina aurkeztuko den «lan» bakoitzak honakoak bete beharko ditu: A taldekoenak, 3 kopla gutxienez, 3 bertso gehienez; B taldekoenak, 4 kopla gutxienez, 8 bertso gehienez; C taldekoenak, 8 kopla gutxienez, 12 bertso gehienez. Bertsoak gai eta neurri librean jarriko dira; ostera, ezinbestekoa da doinuaren izena adieraztea. Sariei dagokienez, 100-120 euro bitarteko 3 txartel-sorta izango dira, udalerriko denda laguntzaileetan erabiltzeko.
Lanak e-mailez ala posta arruntez (helbide biak, azpian) bidal daitezke, Euskara Zerbitzuari zuzenduta eta oinarrietan zehazten diren moduei jarraituz: lehiaketa bakoitzari dagokion inprimakia eta eskatzen diren datuak bete ostean. Inprimakia beheko webguneko loturan lor daiteke.
Oinarriak, labur—labur:
Nork parte har dezake?
Erandioztar guztiek zein Erandioko ikastetxeetako ikasleek.
Lanak aurkezteko epea
Lehiaketa bietara lanak aurkezteko azkenengo eguna apirilaren 4a izango da.
Sariak
Ipuin eta narrazioen lehiaketa:
50-150 euro bitarteko balioa duten txartel-sortak izango dira sariak, udalerriko denda laguntzaileetan erabiltzeko.
Bertsopaper-lehiaketa:
100-120 euro bitarteko balioa duten 3 txartel-sorta izango dira sariak, udalerriko denda laguntzaileetan erabiltzeko.
Lanak bidaltzeko:
e-mailez:lehiaketa@erandioko-udala.net
Posta arruntez: Erandioko Euskara Zerbitzua,
Irailaren 23a plaza. 48950 Erandio
info+: www.erandiokoeuskarazerbitzua.com