Kontuak hala, selektiboki batzen den %14,61 kopuruaren gainean berba egin du Udal Gobernuak. Arrizen Monasterio zinegotziaren aburuz, "egin diren sentsibilizazio-kanpainen emaitza da ingurumenaz hiritarrek duten kontzientziazio zabalago hori, baita ikasturtean eskoletan egin diren birziklapenaren gaineko berbaldiena ere; etxeko txikienek senideen artean dibulgazio-lan garrantzitsua egiten dutelako".
Datu nabarmena da hiru urtean herriko sendien %11,8k hondakin organikoak biltzeko bosgarren ontziagaz bat egin dutela, ekimen boluntarioa izanda. Hala ere, 1.124 familia horietatik, 63 bakarrik apuntatu ziren pasa den urtean, beheranzko joera, beraz.