Altzagako kiroldegian jokatutako proban talde bizkaitar denak pasatu ziren finalerdietara. Bertan, Abadiño, Arrigorriagako Sokarri eta Murueta Ñapurrak izan zuten bidelagun, pasa den aste-akabuan Idiazabalen legez, 600 kiloko txapelketan.
Halere, Erandion lapurtarrak finalerdian erori ziren final bizkaitarra ahalbidetuz. Abadiño-Sokarri dema estua izan zen, baina azkenean Durangaldeko zortzikotea nagusitu zitzaion Hego Uribekoari. Hirugarren postura Murueta sartu zen eta lapurtarrak podiumetik kanpo geratu ziren.
Hala, lau taldeek entrenamendua izan dute Euskal Herriko txapelketa eguenean hasiko den munduko txapelketarako. Herbehereetako Volendam hiriko kluben eta selekzioen arteko txapelketa 560 kiloko probagaz abiatuko dute, hain zuzen ere.