Vueling hegazkin-konpainiak iazko abuztuan eskatu zuen ordutegia luzatzea. Gaur egun, hegaldiak goizeko 06:45ean hasten dira, eta 23:00etan amaitu behar dute. Horregaz batera, atzeratutako abioiek luzapen-baimena dute, goizaldeko 01:00ak arte. Vueling konpainiak ordutegia 06:15etik 00:30era zabaltzea eskatu zuen. Hala ere, Alex Cruz Vueling konpainiaren presidenteak ez du ezkutatzen bere asmoa dela Loiuko aireportua egun osoz zabalik egotea: “eguneko 24 orduz zabaltzea izan behar du helburu”.
Erandio eta Txorierriko alkate denak eta hainbat udal zein Bizkaiko Batzar Nagusiak kontra agertu ziren, auzokideen atsedenaldiaz kezkatuta.