Hitzordu horretan, aurreko batzarraren berri eman, diru-kontuen egoera azaldu, elkartearen gaineko hainbat informazio zabaldu eta elkartearen ardurak egokituko dituzte. Hala, behin-behineko batzordea berretsi eta kargudun berriak hautatuko dituzte, horrela erabakiz gero. Amaitzeko, bazkide diren jubilatuen galderei eta eskariei erantzungo diete.
Bisitak
Hurrengo hitzorduak ludikoagoak izango dira: elkarteak bisita bi antolatu ditu Bilboko Moyua plazako Txabarri jauregira (Espainiako Gobernuaren Azpiordezkaritzak erabiltzen du eraikina) eta Bilboko metrora. Jauregia otsailaren 27an eta martxoaren 12an ikusi ahal izango dute, 13:00etan, eta metroa, berriz, martxoaren 3an eta 7an. Izena martitzenetan eman daiteke postetxe zaharrean, 18:00etatik 20:00etara.