Galder Perezek zuzendutako obran susmoz beteriko heriotza bat, hildakoaren alabaren eta politikari ustel baten arteko ezkontza, eta muturrak sartzen dabilen detektibea agertzen zaizkigu. Hala ere, amaierara arte ikusleek ez dute igarriko hiltzailea zein den; ezta diru eta amodio kontuetan nork irabaziko duen ere. Ostera, denbora guztian mantentzen da umore-kutsua antzezlanean.