Ekimena hiru fasetan gauzatu da: lehenengo fasean, Ibarrondo kaleko urbanizazioa berritu zuten, Desanexio eta Nafarroa Beherea kaleen arteko zatian; bigarren fasean, Ibarrondo kalearen zati hori berritu ondoren, Benjamin Anaia plaza osoko urbanizazioa berritzeari ekin zioten, plazan txertatua dagoen Ibarrondo kalearen zatia barne; hirugarren fasean, Nafarroa Beherea kalearen zatia gauzatu da. Hiru faseak garatzeko, 633.266,46 euroko inbertsioa egin da denera, BEZa barne.